Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko dute abenduaren 19an, ostegunarekin, 19:30ean hasita, San Nikolas elizan.
Kontzertuan ikasle gaztetxoen taldeak, kantuko ikasle helduek eta Salatxo abesbatzak hartuko dute parte, instrumentuko zenbait ikasleren laguntzarekin. Denek batera, Hator hator kantatuz emango diote amaiera kontzertuari. Udalak jakinarazi du ikasleak "gogotsu" ari direla emanaldia prestatzen, eta herritar guztiei egin dietela bertaratzeko gonbita.