Orioko Udalak urtean zehar nabarmendu diren herritarrei aitortza eta omen egiteko ekitaldia antolatu du abenduaren 28rako. Herri-aitortza jasoko duten oriotarren aukeraketa deialdi baten bidez arautuko da. Hori horrela, aukeraketa-prozesuan, aurrena, herritarrek izango dute hitza, eta berek proposatuko dituzte hautagaien izenak, udalak prestatu duen formularioaren bidez. Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 15a arte luzatu dute.
Formularioa bete ondoren, edozein herritarrek adierazi ahal izango du zein diren, bere ustez, aurten nabarmendu diren eta omena merezi duten oriotarrak (norbanakoak edo taldeak). Proposamena ez ezik, hautagaiaren merezimenduak deskribatu beharko dituzte, besteak beste haren ibilbidea, lorpenak eta balioak. Merezimendu horiek ilustratzen dituzten dokumentuak ere aurkeztu ahal izango dituzte, esaterako prentsan argitaratutako testuak eta argazkiak.