Kantuan itxi zituen ateak atzo Durangoko 59. Azokak, antolatzaileek Benito Lertxundiri ezusteko omenaldia egitea erabakita. Hala, Landakon zeuden musikariek Oi ama Eskual Herri abestia kantatu zioten, eta haiekin bat egin zuten han ziren bisitariek eta baita erakusmahaietako kideek ere. Musikarien artean ziren Esti Markez aiarra eta Iker Lauroba herri horretako bizilaguna.
Benito Lertxundik kantagintza utziko duela iragarri zuen azaroaren 27an, eta zalaparta handia eragin du albisteak bere jaioterrian ez ezik, baita Euskal Herri mailan ere.