San Nikolas jaiak 2024

Sanikolasetako ekitaldi guztiak kiroldegian eta frontoian, eta barrakarik ez

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 7a, 16:01

Tiobiboak, gaur arratsaldeko lehen orduan. (Onintza Lete Arrieta)

Euriagatik eta haizeagatik abisu horia eman du datozen orduetarako Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak, eta Orioko Udalak zuhur jokatzea erabaki du, egitarauan hainbat aldaketa eginez. Tiobiboetako langileek Gukari azaldu diotenez, asteburu bat gehiago egon ahal izango dute herrian.

Abisu horia emanda dago datozen orduetarako, eta Orioko Udalak zuhurtziaz jokatzea erabaki du. Gaur bertan, arazo bat edo beste izan da txosnagunean, eta edukiontziren bat iraulita ere gelditu da. Horregatik, udalak erabaki du festak amaitu arteko ekitaldi guztiak kiroldegian edo frontoian egitea, eta barrakak ixtea  gutxienez astelehenera arte. Tiobiboetako langile batek Gukari azaldu dionez, udalak beste asteburu bat irekitzeko aukera eman die; hau da, abenduaren 13tik 15era zabalik egongo dira barrakak.

Honakoa da egitarau definitiboa:

Gaur, larunbata:

  • 14:30: Herri-bazkaria kiroldegian.
  • 16:30 Erraldoi eta buruhandiak, musika-eskolako trikitilari eta panderojoleekin batera, kiroldegian.
  • 17:30 Joselontxos txarangaren saioa, kiroldegian.
  • (Gozategiren eta DJ Bonen emanaldia, abenduaren 25ean izango da)

Bihar, igandea:

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia.
  • 09:00. 3×3 saskibaloi-festa, kiroldegian.
  • 11:00. Ekain pailazoa, frontoian.
  • 12:00. Talo-jana eta erraldoi eta buruhandiak, frontoian.
  • 16:00. Mus-txapelketa, Arraunetxen.
  • 18:30. Goxua’n Salsa kontzertua, kiroldegian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide