San Nikolas eguneko egitarauaren barruan, pilota jaialdi polita zeukan gaurkorako prestatuta Ospele pilota elkarteak, baina hori bertan behera uztea erabaki dute, euriaren eta hezetasunaren ondorioz frontoiko lurra egoera oso txarrean dagoelako. Hitzordua beste asteburu batera pasatzen saiatuko direla jakinarazi dute elkartekoek.
Orioko Euskal Pilota Klubak antolatuta, III. Imanol Ibarguren Memorialeko finala jokatzekoak ziren infantil mailako pilotariak, 17:00etan hasita.
Ondoren, afizionatuak irtetzekoak ziren pistara: emakumezkoetan, Laia Salsamendi eta Nora Mendizabal lehiatu behar ziren Miren Larrarteren eta Miriam Arrillagaren aurka. Gizonezkoetan, berriz, Oinatz Bengoetxeak eta Aratz Irazustabarrenak Lorenz Orbegozoren eta Unai Albenizen aurka jokatu behar zuten.