San Nikolas jaiak 2024

Bihar merkeago egongo dira tiobiboak

Onintza Lete Arrieta 2024ko aza. 29a, 14:00

Barrakak Ikastola aurreko plazoletan.

Datorren ostegunean hasiko dira sanikolasak, baina tiobiboak dagoeneko Ikastola aurreko plazoletan kokatuta daude, herriko txikienen gozamenerako. Egunero, zaratarik gabeko bi ordu izango dira barraketan.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere lankidetza hitzarmena egin dute Orioko Udalak eta AFADE ferialarien elkarteak. Hala, tiobiboetarako prezioak zehaztu dituzte, eta bihar, larunbata, ohi baino merkeago salduko dituzte sarrerak.

Ohiko sarrerak 2,5 euro balioko du, baina bihar 1,5 euroan erosi ahalko dira horiek. Sei sarrerako bonoa, berriz, hamar euroren trukean erosteko aukera ere egongo da.

Bestalde, udalak jakinarazi du egunero zaratarik gabeko bi ordu egongo direla barraketan, "bereziki, heziketa premia zehatzak dituzten haurren inklusioa errazteko". Zehazki, 11:30etik 12:30era eta 17:00etatik 18:00etara kenduko dute musika tiobiboetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide