Erregeen desfilea antolatzeko bilera egingo dute bihar

Iraia Oteiza

Iazko Errege Magoen desfileko irudia.

19:00etarako deitu dute bilera, kultur etxeko bilera gelan. Saio irekia izango da, eta herritar orok izango du bertaratzeko aukera.

Joan zen astean Erregeen desfilea antolatzeko bigarren bilera deitu zuen Orioko Udalak, eta haurren danborrada antolatzeko talde eragilea sortu zuten orduan. Bihar, asteazkena, elkartuko dira berriro, desfileari forma ematen hasteko.

Bilera irekia izango da, eta ekitaldiaren antolaketan parte hartu nahi duten herritarrek bertaratzeko aukera izango dute. 19:00etan jarri dute hitzordua, kultur etxeko bilera gelan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide