Udalbatzarrak azaroko ohiko bilkura egingo du bihar, udaletxean, 19:30ean hasita. Bertan, besteak beste, 2025. urteko udal aurrekontuak bozkatuko dituzte. Gai hauek aztertuko dira:
- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2025eko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal-araua.
 - Onartzea, egoki bada, Udalaren 2025. urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
 - Onartzea, egoki bada, kastore Gest, SL enpresak Arraunetxearen erabileragatik ordaindu beharreko 2024ko kanona.
 - Onartzea, egoki bada, Europako funtsak kudeatzeko iruzurraren aurkako neurrien plana.
 - Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerrian erabilera turistikoak erregulatzeko ordenantzari.
 - Eskariak eta galderak.
 
Ohi bezala, bilkura zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Orio Guka atari digitaletik.