Talaimendi mendi elkarteak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen jarraitzen du, eta abendu erdialderako egun osoko plana antolatu du herrian bertan: Kukuarrira buelta eta babarrun jana. Abenduaren 15ean izango da hitzordua, igandearekin.
Mendi buelta egiteko juntadizoa 09:00etan izango da, plazan; bazkaria, berriz, 14:00etan Balea elkartean.
Bazkarirako aurrez izena eman beharko da Iturain estankoan. Abenduaren 1a izango da horretarako azken eguna, eta momentuan bertan ordaindu beharko dira bazkariak balio dituen hogei euroak.