III. Imanol Ibarguren Memorialaren final laurdenak jokatuko dituzte igandean

Julene Sorarrain

Imanol Ibargurenen I. Memorialaren finala.

Ospele pilota klubak antolatuta, hainbat partida jokatuko dituzte igandean zehar Orioko Udal pilotalekuan. Guztira, infantil mailako hamasei bikote lehiatuko dira.

Ospele pilota elkarteak antolatuta, III. Imanol Ibarguren Memorialaren final laurdenak jokatuko dituzte infantil mailako jokalariek igandean. Partidak Orioko Udal pilotalekuan izango dira, eta bi tandatan banatuko dituzte; lehen tanda 10:00etan hasiko da; bigarrena, aldiz 16:00etan izango da.

Guztira zortzi norgehiagoka jokatuko dituzte:

Igandea, 10:00.

  • Ezkioga- Urruzola - Lasa-Huici.
  • Gonzalez- Sagastibeltza - Urbistondo-Aizarna.
  • Olazabal- Peñagarikano - Arteaga-Toledo.
  • Atorrasagasti- Elorza - Galdos- Mendiable.
  • Izagirre-Artola - Jauregi-Azpeitia.

Igandea, 16:00.

  • E. Barrenetxea- A. Barrenetxea - Artola-Muxika.
  • Iruretagoiena- Ibarbia - Subinas- Arrieta.
  • Eizagirre- Iraola - Montori-Arsuaga.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide