Abenduaren 4an egingo dute Orion urteko azken odol ateraldia

Onintza Lete Arrieta 2024ko azaroaren 20a

Herritar bat odola ematen.

Odola emateko ilaran itxaron nahi ez duenak abenduaren 2an, astelehen goiza, har dezake hitzordua 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta edo online, gotatanta.eus webgunearen bidez.

Orioko Odol Emaileen Elkarteak jarri du urteko azken hitzordua odol ateraldiak egiteko: abenduaren 4an, asteazkenarekin, anbulatorioan izango dira 16:30etik 20:10era.

Odola emateko ez da derrigorra hitzordua aurrez hartzea, baina hartzen ez duenak ilaran itxoin beharko du tarte bat egon arte. Hitzordua, berriz, abenduaren 2 goizean, astelehena, hartu behar da, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Online ere har daiteke hitzordua, gotatanta.eus webgunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide