Orio Arraunketa Elkarteak ezohiko batzarra egingo du bihar arratsaldean. 18:00etan izango da aurreneko deialdia, eta 18:30ean, bigarren deialdia.
Ohi bezala, Arraunetxen egingo dute batzarra, eta hiru puntu edukiko ditu: batetik, 2024ko denboraldiko kirol memoria azalduko du Jon Olasagastiren taldeak; bestetik, 2025 denboraldiko kirol proiektua aurkeztuko du; azkenik, galderak eta eskariak egiteko tartea izango dute bazkideek.