Ana Maria Arruti oriotarrak Minbiziaren Aurka Gipuzkoanen aitortza jaso du

Julene Frantzesena

Lehen lerroan, eskuinetik bigarrena da Ana Mari Arruti. (Minbiziaren Aurka Gipuzkoan)

Elkarteak larunbatean egin zuen Boluntariotza Topaketa Donostian. Urola Kostako boluntarioen artean, Ana Maria Arruti oriotarra omendu zuten, urteetan elkartean egin duen lanagatik.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoanek Boluntariotzaren XXIV. Topaketa egin zuen larunbatean Donostian. Boluntarioek urte guztian zehar egiten duten lana aitortzeko baliatu zuten hitzordua, eta hainbat sari banatu zituzten.

Batetik, Gipuzkoan eskualdez eskualde ekarpena egiten duten boluntario hainbatek jaso zuten aitortza: Urola Kostako boluntarioen artean, Ana Maria Arruti oriotarra omendu zuten. Arrutik urteak daramatza elkartean boluntario lana egiten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide