Azaroaren 25a

Azaroaren 25ean, manifestazioa egingo dute plazatik Lourdes Del Hoyo hil zuten tokira

Onintza Lete Arrieta

Azaroaren 25eko mobilizazio bat Orion.

Orioko Mugimendu Feministak protestara deitu du datorren astelehenean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean.

Ez bazara konponbidea, arazoa zara lelo hartuta, manifestazioa egingo dute Orion datorren astelehenean, hilak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean.

Manifestazioa Orioko Mugimendu Feministak antolatu du, eta 19:00etan hasiko da, plazan. Handik Arrantzale kaleko banku morera egingo dute ibilbidea, hain zuzen, Lourdes del Hoyo herritarra hil zuten tokira. 2023ko maiatzaren 16an hil zuen bikotekide ohiak, tiroz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide