Abenduaren 5etik 8ra ospatuko dira San Nikolas jaiak, eta urtero bezala, kiroldegian herri bazkaria egingo dute festen barruan. Abenduaren 7an izango da bazkaria, larunbatarekin, eta txartelak ostegun honetan jarriko dituzte salgai.
Horiek Turismo Bulegoan eskuratu beharko dira, honako ordutegian: 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
Orioko Udalak jakinarazi du, azken urteetan bezala, hiru menu egongo direla aukeran: helduena, beganoa eta haurrena.
Bestalde, udalak esan du aste honen bukaeran jakinaraziko dituela sanikolasetako programaren "ildo nagusiak".