Azaroaren 22a da Santa Zezilia eguna, musikarien eguna. Eta, ohi bezala, egun horren bezperan, hilaren 21ean, osteguna, kalera aterako dira Euskal Herri osoan milaka musikari gazte zein heldu.
Orion, prest dute egitaraua Danbolin musika eta dantza eskolako kideek. 17:15ean kalejiran abiatuko dira eskolako txistulariak eta trikitilariak, Kultur Etxetik hasita. 18:00etan, berriz, kontzertua eskainiko dute Herriko Plazan trikitixa eta pandero taldeak, soka taldeak eta bandak.
Kontzertu horretan, eskolako dantzariek ere parte hartuko dute.
Ekitaldia amaitzean, berriz, txokolate beroa egongo da musikari eta dantzari gazteentzat.
Santa Zezilia egunez, organo kontzertua
Bestalde, Santa Zezilia egunean beran, hilaren 22an, ostiralez, Orion egingo du geldialdia Gipuzkoako XXXV. Organo Zikloak, eta hala, Bariko San Nikolas parrokian, Mikel Ansolak organo kontzertua eskainiko du, 20:00etan hasita.
Aurrez, 19:30ean, herriko txaranga ibiliko da kalez kale, beren egun handia ospatzen.