Martxan da Gipuzkoako XXXV. Organo Zikloa, eta datozen egunetan hainbat kontzertu eskainiko dituzte herriz herri, horietako bat Orion. Hilaren 22an, ostiralez, izango da Bariko San Nikolas parrokian, eta Mikel Ansolak eskainiko du, 20:00etan hasita.
Inguruko herrietan ere izango da kontzertu gehiago: Zumaian, Azpeitian eta Aizarnan, hain zuzen.
Zumaiako emanaldia Itziar Urbietak eta Iraia Bereziartuak eskainiko dute, ostiral honetan, hilak 15, 20:00etan, parrokian. Azpeitian, berriz, zapatuan eskainiko du emanaldia Loreto Imaz organistak; Loiolako basilikan izango da, 12:00etan hasita.
Azkenik, Joxean Pascualen eta Karmele Muroren txanda izango da azaroaren 30ean, larunbatez; Aizarnako elizan eskainiko dute horiek emanaldia, 12:00etatik aurrera.