Saregile emakume etxekoek umorezko bakarrizketa saioa antolatu dute herritarrentzat. Hitzordua bihar izango da, 19:00etan, Saregile bertan.
Bakarrizketa saioa Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik eskainiko dute, Ztandap izenburupean. Ordubete iraungo du ikuskizunak, eta bertan "generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita". Sortzaileen beraien esanetan, "kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez, bazterrak leherrarazteko prest" daude.