IX. Beñat Elzo Mendi Lasterketa jokatu zuten ostiralean, hilaren 1a, Hondarribin. Mendiko eta errepideko ibilbideak nahastuta burutu zituzten partaideek probako 10,75 kilometroak, eta emakumezkoetan, oriotarrak eta aiarrak izan ziren nagusi: garaipena Libana Taboada Orioko bizilagunarentzat izan zen, eta bigarren postua, berriz, Nerea Amilibia aiarrarentzat.
Taboadak 52:50 denborarekin zeharkatu zuen helmuga, eta Amilibiak, berriz, 55:27 denborarekin.
Eguraldi bikaina lagun, 288 korrikalarik bukatu zuten mendi lasterketa.
Taboada gustura zen berak egindako lanarekin: "Bero handia egin zuen eta azken kilometroa kostata egin nuen, baina karrera oso polita izan da, eta gozatua hartu dut!".
Informazio gehiago eta argazki bilduma, Bidasoako Hitzan ikusgai.