Asteburu honetan hasiko dira Orioko Ortzaika auzoko sanmartinak. Ostiral arratsaldean, 19:00etan botako dute txupinazoa eta festa lehertuko da. Ondoren, auzotarren arteko herri kirol desafioa egingo dute, eta eguna biribiltzeko bertso afaria ere antolatu dute, Potto eta Kortarekin eskutik. Gainera, gauerdian, erromerian dantza egiteko aukera izango dute, Alaitz Rotetak eta Ainara Saizarrek pista girotzen duten bitartean.
Hona hemen egitarau osoa:
Azaroak 7, osteguna
- 21:00. Mutil-ardoko afaria.
Azaroak 8, ostirala
- 19:00. Txupinazoa.
- 19:30. Auzotarren arteko herri kirol desafioa.
- 21:00. Afaria bertsolariekin: Potto eta Korta.
- Ondoren, erromeria Alaitz Roteta eta Ainara Saizarren eskutik.
Azaroak 9, larunbata
- 20:00. Zipitriki eta Turutax gaua girotzen hasiko dira.
- 21:00. Karpan kantu afaria. Tiketak erosteko azken eguna azaroak 7, osteguna, izango da. Olidenen eta Kutixin erosi daitezke, 25 eurotan.
- 01:00. DJ Hidalgo.
Azaroak 10, igandea
- 16:00. Haurrentzako jolasak Txurrumuskiren eskutik.
- Ondoren, txokolatada.
Azaroak 11, astelehena: San Martin eguna
- 10:00. Meza.
- 11:00. Hamaiketakoa Markel Eizagirre eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariekin.
Azaroak 15, ostirala
- 19:30. Orioko txaranga.
- 22:30. Musa. Izen ematea 22:00tan zabalduko da.
- 00:00. Hauek talde azkoitiarraren emanaldia.
- 01:00. DJ Davila goizalderarte.
Azaroak 16, larunbata
- 05:00. Baratxuri zopa.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 23:00. Oilar Beltzak: Arakama Intxausti Larrañaga.
Azaroak 17, igandea
- 12:00. Herri kirolak. Tartean, aizkora desafioa: Arkaitz Etxebeste eta Luis Txapartegi kanako (2,50m) enbor bana ahalik eta azkarren ebakitzen saiatuko dira.
- 14:00. Bailarako bazkaria Kostalde taldeko kantariekin.
- 18:00. Erromeria Jagoba eta Maddalenekin.