Gertukoak izan dituzten gogoan Santu Guztien Egunean

Aritz Mutiozabal

Aste osoan zehar joan da hilerrira jendea, hildako beren senideei eta gertukoei loreak eta apaingarriak eskaintzera.

Santu Guztien Eguna da gaur, eta urtero bezala, herritarrek zenduta dauden haien senideak eta gertukoak oroitu dituzte. Hori horrela, asko izan dira goizean goizetik hilerrira joan direnak hildakoei loreak eta apaingarriak eskaintzera; beste batzuk astean zehar aritu dira zeregin horretan. Isiltasuna izan da nagusi hilerrian, espiritualtasun giroa, eta batek baino gehiagok galdutakoekin konektatzeko otoitzak ere egin dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide