Martxan da aurten ere Betegazte eskubaloi taldea

Julene Sorarrain

Orio Eragin klubak 2022an antolatu zituen Mugarik Ez saioak emakumeek eskubaloian jolas zezaten. (Orio Eragin)

Eskubaloiko jokalari ohiei, zaletuei eta taldean kirola egin nahi duten emakumeei zuzenduta daude ikastaroak.

Iaz, Orio Eragin eskubaloi klubak Mugarik Ez saioak antolatu zituen emakumeak eskubaloira gerturatzeko asmoz. Horren harira, ikasturtean zehar lehiarik gabe eskubaloian jolasteko Betegazte ekimena sortu zuten, eta martxan da berriro ere aurten. Entrenamenduak astearteetan izango dira, 18:30etatik 20:00etara bitartean. Eskubaloiko jokalari ohiei, zaletuei eta taldean kirola egin nahi duten emakumeei zuzenduta daude ikastaroak. Antolatzaileek jakinarazi dute, interesa duen oro Karela kiroldegira gerturatu daitekeela datorren asteartean, informazio gehiago eskuratzera.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide