'Zokor-mazoa', aste honetako hitza

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 31a, 10:20

Zokor-mazoa.

Orioko Udala astero herriko hitz edo esamolde bat ari da herritarrekin partekatzen, horiei esanahia eta erabilera azalduz.

Zokor-mazo hitza hautatu du aste honetan Orioko Udalak Aritz Pardinak herriko hitz eta esamoldeez egindako bilketatik. Astean behin herriko hitz edo esamolde bat zabaltzea da asmoa, eta aurreko asteetan, esaterako, zikin-estalia, txikitan jaioa eta ahoko zuloan jarri esamoldeak partekatu zituen. Datozen hilabeteetan gehiago publikatzen jarraituko dute, asteazkenero, udalaren sare sozialetan.

Zer esan nahi du zokor-mazok? Bada, zokorrak lehertzeko erabiltzen den mazo edo borra da. Baita pertsona zakarra ere. Erabilerari dagokionez, modu honetara esaten da: hi haiz, hi, zokor-mazoa!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide