Lur Guenetxea, hirugarren eskaladako Espainiako Kopan

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 30a, 10:30

Lur Guenetxea, ezkerrean, beste bi eskalatzaile gaztetxorekin, dominak soinean. (Utzitakoa)

Asteburuan Katalunian jokatu dute kopako azken proba, eta finalean bigarren eginda, sailkapen orokorrean hirugarren postua eskuratu du gaztetxo oriotarrak.

Asteburuan jokatu da Katalunian eskaladako Espainiako Kopako hirugarren eta azken proba, zailtasun modalitatean. Euskal Selekzioarekin izan da bertan Lur Guenetxea oriotar gaztea. 12 urte ditu, eta aurreneko aldiz parte hartu du txapelketa horretan.

Finalerako sailkapenean seigarren egin zuen Guenetxeak, baina finalean lehia bikaina egin eta gero, bigarren postuan geratu zen. Hala, Espainiako Kopako sailkapen orokorrean hirugarren izan da. Gukari azaldu dioenez, oso gustura dago lortutako emaitzarekin, ez baitzuen uste gorengo mailan horrela ibiltzerik.

Lur Guenetxea, podiumean. (Utzitakoa)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide