Gaurtik eskuragarri egongo dira 'Ztandap' umorezko bakarrizketa saiorako gonbidapenak

Onintza Lete Arrieta

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. (Utzitakoa)

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek eskainiko dute saioa azaroaren 8an, ostiralarekin, Saregile emakumeen etxean.

Hurrengo asteburuaren hasierari umore kutsua eman nahi diote Saregile emakume etxekoek, eta hala, umorezko bakarrizketa saioa antolatu dute herritarrentzat. Hitzordua azaroaren 8an, ostiralarekin, 19:00etan izango da Saregilen, eta gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko emakumeen etxean bertan.

Bakarrizketa saioa Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik eskainiko dute, Ztandap izenburupean. Ordubete iraungo du ikuskizunak, eta bertan "generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita". Sortzaileen beraien esanetan, "kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez, bazterrak leherrarazteko prest" daude.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide