Orioko Udalak berriro zabaldu du deialdia kultur teknikari laguntzailea kontratatzeko. Lanbideren Next Generationeko dirulaguntzen bidez egin du deialdia, eta izena emateko epea azaroaren 8ra arte egongo da zabalik.
Deialdia 16 eta 29 urte arteko gazteei zuzendutakoa da, aldi baterako lan kontratua izango da, eta praktika profesionala lortzeko helburua du.
Honakoak dira bete beharreko baldintza nagusiak: 16 eta 29 urte artean izatea; hiru urte baino gutxiago igaro izana eskaintzan zerrendatuta dauden titulazioetako bat eskuratu zenetik; eta aurrez titulazio horri lotuta praktika profesionala lortzeko kontraturik egin ez izana. Xehetasun guztiak hemen ikus daitezke.