Santu Guztien egunaren harira, Zainbizi elkarteak urtero jartzen du Oteizaren Pietatearen aurrean Hil aurretik nahi dut... desioen horma, herritarrek bertan idatzi dezaten zendu aurretik egin nahiko luketena.
Atzo iluntzean inauguratu zuten horma zuzeneko musikarekin, eta Miriam Mendoza Zarautz Herri Zaintzailea elkarteko kideak poesia irakurri zien bertaratu zirenei.
Ekitaldian izan ziren Orioko Udaleko bi alderdietako ordezkariak ere.