Ostargi elkarteak erretxina lantzeko tailerra antolatu du, eta bertan, besteak beste, botoiak, eraztunak eta belarritakoak egingo dituzte. Ikastaroko saioak azaroaren 20an eta 27an eta abenduaren 11n eta 18an izango dira, asteazkenetan, 17:45etik 19:15era, Ostargiren lokalean..
Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko 699 20 44 94 (Marian) telefono zenbakietara deitu daiteke edo ostargielkartea@gmail.com posta elektronikora idatzi. Erretxina lantzeko tailerrean izena emateak 15 euro balio du, eta epea azaroaren 11n bukatuko da.