Pello Añorgak ipuin kontaketa saioa eskainiko du asteartean

Onintza Lete Arrieta

Pello Añorga ipuin kontalaria.

Saioa LH1-etik gorako umeentzat izango da, eta ohi bezala, kultur etxean izango da hitzordua.

Pello Añorga ipuin kontalaria Orion izango da asteartean, hilak 29, LH1-etik gorako umeei istorioak kontatzen.

Hitzordua, beti bezala, kultur etxean izango da, 18:00etan.

Oiartzuarra da Añorga, eta irakasle lanetan ibilia den arren, hamarkada mordoa darama ipuin kontalari nahiz haurrentzako liburuak idazten. Hainbat sari ere eskuratu ditu bere lanengatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide