Aurten ere heriotzaz hausnartzera gonbidatuko ditu herritarrak Zainbizi elkarteak

Onintza Lete Arrieta

'Hil aurretik nahi dut...' horma 'Pietatea' eskulturaren aurrean.

Astelehenean, hilak 28, herritarrek beren desioak adierazteko panela jarriko du elkarteak Pietatea eskulturaren aurrean, eta Ion Luque musikaria zuzenean ariko da bertan. 

Santu Guztien egunaren harira, Orioko Zainbizi elkarteak heriotzaren gaia landuko du aurten ere. Beste urteetan bezala, herritarrek hil aurretik beren desioak adierazteko panela jarriko du Pietatea eskulturaren aurrean. Hil aurretik, nahi dut... esaldiaren amaiera jarri beharko dute herritarrek.

Ekitaldia astelehenean, hilak 28, 19:00etan hasiko da, eta bertan parte hartuko du Ion Luque musikariak, Canciones de transito abesti bildumako piezak zuzenean joz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide