Oteizaren urteurrena ospatu dute herriko haurrek

Julene Sorarrain 2024ko urr. 21a, 13:00

Gaur duela 116 urte jaio zen Orioko eskultorea. Urteurrenaren harira, Zaraguetako eta Ikastolako haurrek marrazkien erakusketa egin dute Pietatearen alboan.

Jorge Oteizaren 116. urteurrenaren harira, zenbait jarduera antolatu ditu udalak eskultorearen ondarea ospatzeko. Larunbatean Ismael Manterola arte kritikariak gidatutako Oteiza Orion hitzaldi ibiltaria egin zuten. Hainbat herritarrek hartu zuten parte, eta ondorioz bi txandatan banatu zuten hitzaldia.

Gaurkoan, Zaragueta Herri Eskolak eta Orioko Herri Ikastolak erakusketa egin dute Pietatearen alboan. Bertan ikasleek egindako marrazkiak eta collage-ak erakutsi dituzte, Oteizaren estiloan oinarrituta. Mostra ikusgai egongo da egun osoan zehar.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide