Kultur plan estrategikoa herritarrei aurkeztuko die ostiralean Orioko Udalak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 21a, 11:02

Salatxo abesbatza, Santa Zezilia egunean, Herriko Plazan. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Udalak urte hasieran ekin zion plan estrategikoaren lanketari, Elhuyar Fundazioaren aholkularitzaren eskutik. Ordutik, hainbat bilera egin ditu herriko eragileekin ere.

Orioko Udalak ostiralean herritarrei aurkeztuko die herriko kultur plan estrategikoa. Aurkezpena 19:00tan izango da, zimitorioan. Udalak urte hasieran ekin zion plan estrategikoa lantzeari, Elhuyar Fundazioaren aholkularitzaren eskutik, eta herriko eragileekin ere hainbat bilera egin zituen uda bitartean. Herritar guztiei zabaldutako inkesta erantzuteko aukera ere egon zen.

Apiril bukaeran, plan estrategikoaren "ardatz eta balio nagusiak adosteko dinamika" egin zuten herriko eragileekin, eta maiatzean eman zioten amaiera diagnosi faseari. Topaketetan lan-lerro bakoitzaren helburuak, ekintzak eta proposamenak zehaztu zituzten.

Ostiral honetan, azken hilabeteetan egindako lanketa prozesu horren emaitzak aurkeztuko dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide