Bixi Bizi egitasmoaren aurkezpen ekitaldia egingo dute datorren astean

Julene Sorarrain 2024ko urr. 20a, 09:00

Bikote heldu bat bizikletan. (Pixabay)

Urriaren 23an, asteazkenean, izango da aurkezpena 16:30ean hasita, Kultur Etxean. Izena emateko azken eguna urriaren 22a da. 

Bi Pil elkarteak zahartzaroan dauden pertsonentzako Bixi Bizi egitasmoa sortu du. Jarduera fisikoa eta talde esperientzia sustatuko dituen ekimen bat da, eta elkarteak adierazi duen moduan, "zertarako balio du urte asko bizitzeak, hauek ez badira % 100ean aprobetxatzen?". 

Egitasmoaren aurkezpen hitzaldia urriaren 23an, asteazkenean, egingo dute 16:30ean hasita, Kultur Etxean. Ekintzan parte hartzeko, Jubilatuen Elkartera (Herriko Plaza, 1) jo daiteke. Izena emateko azken eguna urriaren 22a da. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide