Enpresa ideiak edo jarduera berriak garatzeko Lanbideko dirulaguntzen eskaera epea luzatu du UKUEk

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 19a, 09:00

Enpresa ideia landu edota sortu nahi duten ekintzaileentzat zuzendutako programa abiatu dute urrian Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) eta Lanbidek. 

Urriarekin batera abiatu dute UKUEk eta Lanbidek enpresa ideia landu edota enpresa sortu nahi duten ekintzaileek zuzendutako programa. Hiru hilabeteko iraupena izango du, eta astean behin bilduko dira parte hartzaileak taldekako lanaren edota bakarkako tutoretza bidez aipatu jarduerak lantzeko. 

Programan parte hartuko dutenek dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute. Enpresa ideia aztertzeko dirulaguntzak sustatzaileek 1.000 euroko laguntza jasoko dute pertsonako. Enpresa berri bat sortu edo alta emango duten sustatzaileek, aldiz, 1.500 euroko dirulaguntza jasoko dute. Bien kasuan, zenbateko horiek %15eko igoera izango dute, baldin eta eskatzailearen adina 18 eta 30 urte artekoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango dute sustatzailea emakumezkoa bada. Enpresa ideia aztertzeko programan parte hartuko dutenek urriaren 18tik 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eskaerak; enpresa sortzeko programako parte hartzaileek, berriz, urriaren 25etik 31ra dute eskaerak egiteko epea. 

Eskaerak UKUEk Zarautzen duen egoitzan egin daitezke, edo bere egoitza elektronikoan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide