Alurr dantza taldeak emanaldia eskainiko du bihar Aiako Probalekuan

Julene Sorarrain

Alurr dantza taldearen emanaldi bat. (utzitakoa)

20:00etan hasiko da ikuskizuna eta sarrerak salgai daude Musikazeren atari digitalean. 

Aiako Udalak hainbat emanaldi antolatu ditu udazkenera begira, eta bihar Alurr dantza taldearen emanaldia ikusi ahalko da Aiako Probalekuan, 20:00etan hasita. Sarrera Musikazeren atari digitalean erosi daiteke. 

Alurr dantza taldea Ibarran (Gipuzkoa) egoitza duen dantza taldea da. 1995ean hasi zuen bere ibilbidea eta dantza tradizionalaren irakaskuntza oinarritzat harturik, proiektu pertsonal bat eratzen joan da orduz geroztik, beti ere dantzatik baino haratago dagoen ikusmira batekin. Taldeak euskal pausu eta dantza tradizionaletan oinarritutako koreografia berriak sortzeko aukerak ahalbidetu ditu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide