Behobia-Donostia probara joateko autobusa egongo da Oriotik

Onintza Lete Arrieta

Hainbat lagun korrika.

Hirurogehi lagunentzako tokia egongo da, eta 08:00etan aterako da Oriotik azaroaren 10ean, igandea. Autobusa joateko bakarrik izango da.

Iaz bezala, aurten ere Orioko Atletismo Taldeak autobusa antolatuko du azaroaren 10ean, igandearekin, jokatuko den Behobia-Donostia lasterketarako. Autobusa joateko bakarrik izango da, eta 08:00etan aterako da, Bikamiotako biribilgunetik.

60 pertsonentzako tokia dago, eta izena emateko epea zabalik dago, zortzi euro ordainduta. Ordainketa Bizum bidez egin daiteke 699 94 08 88 edo 665 75 68 11 zenbakien bitartez, baita eskura emanda ere. Jakinarazi dute dirurik ez dutela itzuliko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide