Zinpeko epaimahaikideen zerrenda ikusgai dago urriaren 31ra arte

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 16a, 09:53

Donostiako Justizia Jauregia.

Zozketa irailaren 27an egin zuten Donostiako Eskualdeko Hauteskunde Batzordean, eta orain Orioko Udalak zerrenda ikusgai jarri du. Hilaren 31ra arte kontsultatu ahalko da zerrenda.

Justizia Sailak irailaren 27an zozketa egin zuen zinpekogaiak 2025 eta 2026 urteetarako aukeratzeko. Zozketa Donostiako Eskualdeko Hauteskunde Batzordean, Atotxa jauregian izan zen, eta zozketatik sortutako zerrenda hori jendaurrean jarri du orain Orioko Udalak, Zinpekogaien epaimahaiari buruzko 5/1995 Lege Organikoaren 13.4 artikuluak ezarritakoa betetzeko. Zerrenda jendaurrean egongo da urriaren 31ra bitartean, egun hori barne.

Lurraldeetako epaiketa batzuetan zinpeko epaimahaiak egoten dira, eta horiek lurralde horretako herritarrek osatzen dituzte. Aldian-aldian berritu egiten dituzte epaimahaikideak, eta prozesu horretan ibili dira azken asteetan.

Zozketa bidez erabakitzen da herri bakoitzeko herritarren zerrenda. Herriaren tamainaren arabera, herritar gehiago edo gutxiago behar izaten dira. Oriori dagokionez, 6-8 lagunen izenak aterako dituzte zozketa horretatik. Zozketan, berriz, irailaren 16an 18 urte edo gehiago dituzten herritarrek parte hartu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide