Salgai daude Ameba, Loita Amada eta Odolaren Mintzoa taldeen kontzerturako sarrerak

Julene Sorarrain 2024ko urr. 14a, 12:30

Loita Amada taldea. (utzitakoa)

Urriaren 26an, larunbatean, eskainiko dute kontzertu bana Etxeluze gaztetxean. Sarrerak salgai daude jada K2 eta Usurbilgo Altzaga tabernetan.

Etxeluze gaztetxeak antolatuta, hiru kontzertu eskainiko dituzte urriaren 26an, 23:00etan hasita. Bertan izango dira Usurbilgo (Gipuzkoa) Ameba eta Odolaren Mintzoa taldeak; azken talde honek bere azken kontzertuetako bat eskainiko du larunbatean. Eta gonbidatu berezi bezala, Galiziako (Espainia) Loita Amada taldea izango da ere Etxeluzeko oholtzan. Hamaika herri borroka bakarra lelopean, talde galiziarrak geldialdia egingo du Donostiako Martutene espetxean, presoen aurrean kontzertu bat eskaintzeko. Ondoren, gaztetxera etorriko dira azken emanaldi bat emateko. 

Sarrerak salgai daude K2 eta Usurbilgo Altzaga tabernetan eta 6 euro balio dute; gaztetxean bertan erosten duenak, 10 euro ordaindu beharko du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide