Egitarau oparoarekin ospatuko dute Orion Gau Beltza

Onintza Lete Arrieta

Euskal tradizioko mozorro bat.

Dantza, tailerrak, beldurrezko ibilbidea eta erromeria izango dira urriko azken eguneko arratsalde-gau partean, Santu Guztien egunaren bezperan.

Iaz bezala, aurten ere Gau Beltza elkarlanean antolatu dute herriko hainbat eragilek –Txurrumuski, Harribil dantza taldea, Zaragueta Herri Eskola, Orioko Herri Ikastola, Orioko Udala eta beste eragile batzuek– urriaren 31 arratsalde eta iluntze parterako, eta dagoeneko prest dute egitaraua.

Santu Guztien Egunaren bezperarako honako ekintzak prestatu dituzte "tradizioa jaso eta berreskuratzeko":

  • 18:30. Harribil dantza taldearen saioa, Herriko Plazan.
  • 19:00. Haurrentzako tailerrak, Herriko Plazan.
  • 19:00. Beldurrezko ibilbidea Goiko Kalen barrena, LH3tik gorako haur eta gaztetxoentzat.
  • 20:00. Erromeria, Herriko Plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide