Mola Mola tabernak Repsol Gidak urtero ematen duen Solete saria jaso du, terrazen kategorian. Solete bat Repsol Gidak jateko lokalei eskaintzen dien bereizgarri bat da, eta jatetxe hauek "benetako esentziagatik" bereizten dira. Sol zigilua duten lokaletatik bereizten dira, ez baitira goi mailako sukaldaritzako jatetxeak, baizik eta produktuagatik, zerbitzuagatik edo nortasunagatik ezberdintzen diren lokalak, hain zuzen.
Eskualdean, Getariako Balearri jatetxeak eskuratu zuen zigilu hau ekainean. Horrez gain, Getariako Dona Doni izozkitegiak ere lortu zuen 2022. urtean, baita Zarauzko JA Arguiñano kafetegiak ere.
Kontzertua gaur gauean
Ospakizunekin jarraituz, Ona Vibe taldea izango da gaur arratsaldean Mola Molako terraza girotzen, 19:00etan hasita.