Orioko Karela kiroldegian ELAk eta BPXport enpresak lortutako akordioa 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da indarraldian, atzeraeraginarekin, eta urte honetako KPIa berreskuratzea eragingo du. Urriaren 4an lortu zuen ELAk sektoreko hitzarmenaren baldintzak hobetuko dituen akordioa.
"Indarraldian dagoen bitartean, KPIaren araberako igoerak izango dituzte, beti ere, gutxienez, %2ko soldata igoera bermatuz", azaldu du sindikatuak. Gainera, Gipuzkoako sektoreko soldata-taulekin alderatuz, kategoria bakoitzak urtean "1.000 euro gehiago" izango dituela jakinarazi dute.
Hobekuntza horietaz gain, "norberaren eginkizunetarako ordaindutako egun bat, lizentzietan, igande eta jaiegunetako plusetan eta kategorietan hobekuntzak" aplikatuko zaizkie, besteak beste, "lan-zentroko garbitzaileak sektoreko hitzarmenetik gorako kategorian barnebilduz".