Taboada Gipuzkoako txapeldun izan da Inmobiliaria Urme Txingudi Korrika 10K proban

Onintza Lete Arrieta

Libana Taboada, helmugaratu berritan. (Utzitakoa)

Irungo eta Hondarribiako probako sailkapen orokorrean Maitane Melero izan zen bizkorrena 36:53 denbora eginda, Ane Elzaurdia bigarren 38:17 denborarekin, eta Libana Taboadak osatu zuen podiuma, 41:23 denbora eginda.

Asteburuan jokatu da Inmobiliaria Urme Txingudi Korrika 10K txapelketa Irun eta Hondarribia (Gipuzkoa) artean, eta emakumezkoetan Libana Taboada Orioko bizilaguna izan da hirugarren, 41:23 denbora eginda. Bera izan da Gipuzkoako txapelduna.

Bizkorrena Maitane Melero nazioarteko lasterkaria izan da, 36:53 denbora eginda, eta Ane Elzaurdiak egin du bigarren, 38:17 denborarekin.

Gizonezkoetan, garaipena Ander Aramendirentzat izan da 32:57 denborarekin, eta haren anaia Mikel helmugaratu da bigarren 33:03 denbora eginda. Jose Antonio Gomez de Arribak itxi du podiuma, 33:10 denborarekin. Gipuzkoako txapelketan ere hiru horiek osatu dute podiuma.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide