Aia

Izeta VI.a aizkorako Euskal Herriko Txapelketako finalera sailkatu da

Julene Sorarrain 2024ko urr. 7a, 15:00

'Izeta VI', Etxeberria, Basozabal, Gabirondo, Ezpeleta eta Vicente Euskal Herriko Txapelketan. (Ondikol)

Hilaren 27an Gasteizko Iradier Arenan jokatuko den final handian lehiatuko da lehen aldiz.

Lehen Mailako aizkorako Euskal Herriko Txapelketako kanporaketa jokatu zuten larunbatean Donezteben (Nafarroa). Izan ere, sei sailkatuetatik bost Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatzen duen txapelketako finalean izan ziren iaz. Iker Vicente nafarrak eskuratu zuen jardunaldiko denborarik onena; 18:11 minutuko markarekin sailkatu zen. Jarraian izan zituen Hodei Ezpeleta, Julen Gabirondo, Jokin Urretabizkaia eta Joxean Etxeberria; hauek izango ditu lagun finalean.

Andoni Iruretagoiena, Izeta VI .ak, Euskal Pentatloi Txapelketa lau aldiz irabazitakoa, kanporaketa honetan beste aurrerapauso bat eman zuen aizkolari gisa. Izan ere, hilaren 27an Gasteizko Iradier Arenan jokatuko den finalean lehiatuko da lehen aldiz. Aiarra seigarren postuan sailkatu zen, 21:32 minutuko markarekin. 

Partaideek guztira 54, 60 eta 72 hazbeteko bina enbor gainditu behar izan zituzten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide