Iker Zabalak gidatuko du Orioko gizonezkoen arraun taldea

Maria Maya Manterola 2024ko urr. 5a, 12:00

Jon Olasagasti OAEko presidentea eta Iker Zabala gizonezkoen entrenatzaile berria. (OAE)

Mikel Arostegik egindako lana eskertu nahi izan du OAEk, Iker Zabalaren ardura baieztatzearekin batera. Emakumezkoen taldean Patxi Francesek eta Rafa Gonzalez de Txabarrik jarraituko dute arduradun. 

Datorren denboraldiko talde teknikoa aurkeztu du Orio Arraunketa Elkarteak. Zurrumurrua zena baieztatu du, batetik: Urdaibai utzi, eta Orioko gizonezkoen arraun taldeko entrenatzailea izango da aurrerantzean Iker Zabala. Haren eskutik irabazi ditu Urdaibaik 2022ko, 2023ko eta 2024ko Eusko Label ligak eta Kontxako Banderaren azken hiru edizioak. Era berean, elkarteak orain artean Mikel Arostegik egindako lana eskertu nahi izan du. 

Emakumezkoen taldean, berriz, Patxi Frances eta Rafa Gonzalez de Txabarri arituko dira. Bikote horrek 2021eko neguan hartu zuen ardura, eta beste denboraldi batez jarraituko dutela baieztatu du OAEk. "Aste gutxian" hasiko dira entrenatzen, eta taldean arraunlari berriak ere izango direla jakinarazi dute.
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide