"Denda hustu da baina bihotza beteta daukat. 43 urtez herriari zerbitzua eman ondoren, iritsi zait erretiroa hartzeko momentua. Hala ere, ez dakit nola eskertu urte hauetan jaso dudan maitasun, elkartasun eta babes guztia, zuengatik ez balitz ez bainukeen hainbeste urtez irauterik lortuko.
Etxean ikasi nuen ofizioa, ama Nati eta aita Alejandroren eskutik. Hasieran Goiko Kaleko harategian, eta azken 43 urteetan, ateak itxi berri dituen dendan. Kanpineko osagarriak saltzetik hasi, jostailuak eta arrantzako materiala saltzera pasa, eta azkenik, kirol denda bihurtu arte.
Izan ditudan lankide eta Arkupe elkarteko lagunentzat ere esker hitzak besterik ez dauzkat. Elkarrekin egin dugu arraun, eta elkar babestuz eutsi diogu Interneten olatuari. Aurrerantzean kanpotik animatu eta bultzatuko zaiztuztet, eta ia herriak ere halaxe egiten duen.
Mila esker denoi".