Haurrentzako pailazo emanaldia antolatu du Orioko Udalak larunbat honetarako. 19:00etan Herriko Plazan Tomaxen Abenturak bikoteak Azken Festa emanaldia eskainiko du.
Udalak azaldu duenez, "Tomax eta Muxi pertsonaiek agur esango diete Euskal Herriko haur eta gurasoei urtearen amaieran, eta emanaldi biraren barruan, ospakizun giroko ikuskizuna eskainiko dute Orion ere". Hala, ikuskizunean azken urteetako antzezlanen unerik barregarri eta ederrenak bildu dituzte. "Tomax bihurriak eta Muxi azkarrak ezin hobeto pasatuko dute ipuin, misterio eta jolas artean, eta umore ona zabalduko dute ikus-entzuleen artean".
Emanaldia 4 urtetik aurrerako haurrentzako aproposa da, eta doan izango da.