Zast Zarauzko saskibaloi klubak prest du 2024-2025 denboraldirako Zast eskola 2013 eta 2016 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat. Ikastetxeetako Eskola Kirolarekin bateragarriak diren entrenamenduak dira, eta Zarautzen ez ezik, Orion eta Getarian ere eskaintzen ditu.
Klubak azaldu duenez, jokalaria astean entrenamendu batetara joaten da, –LH6koek bi saio egin ditzakete instalazioen ezaugarrien arabera– eta, noizbehinka, igandeetan partidak antolatzen dira beste saskibaloi eskolen aurka. 2013koek txapelketa jarraiagoak izango dituztela iragarri dute, eta Gabonetako eta Aste Santuetako oporretan ere saio bereziak antolatzen dituztela.
Hori horrela, asteazkenetan izango dira entrenamenduak. Gaur ekingo diote lehenengo saioari, 18:30ean, Zaraguetako kiroldegian.