Eskubaloi eskolako gurasoekin bilera eta urteko batzarra egingo ditu gaur arratsaldean Eraginek

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 1a, 11:00

Orio Eragin eskubaloi taldeko jokalari gazteak, denboraldiaren aurkezpeneko une batean. (Julene Sorarrain)

Eskubaloi eskolaren bilera LH3tik LH6rako jokalarien gurasoentzat izango da. Batzarrera, berriz, bazkide guztiak gonbidatu dituzte.

Orio Eragin eskubaloi taldeak bi bilera deitu ditu gaur arratsalderako. Batetik, 18:30ean  hasita, eskubaloi eskolako LH3tik LH6rako jokalarien gurasoekin bilduko da, horiek informatzeko. Ikastolako aretoan egingo dute bilera. 

Toki berean elkartuko dira handik ordubetera, 19:30ean, urteko batzarra egiteko, eta bazkide guztiak animatu dituzte bertaratzera.

Izen-ematea zabalik

Eskubaloi klubak jakinarazi du norbaitek eskubaloi eskolan izena eman nahi badu horretarako epea zabalik duela, eta probatu nahi dutenek entrenamenduetara "lasai" agertzeko eskatu du. 

Astearteetan LH3koek egingo dituzte entrenamenduak, 17:30-18:30 artean, Zaraguetan; asteazkenetan, toki eta ordu berean LH4 eta LH6koek entrenatuko dute; eta, ostiraletan LH5ekon txanda izango da, horiena ere toki eta ordu berean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide