Omenaldia jaso dute Realeko emakumeen aurreneko taldea osatu zuten kideek

Julene Frantzesena 2024ko ira. 30a, 15:00

Realeko aurreneko taldeko jokalariak atzo. (Reala)

Realeko talde aitzindari hartan zen Ainhoa Mateos oriotarra, eta atzoko omenaldian izan zen bera ere. Zubietan jaso zuten aitortza, Realeko emakumeek Levante Badalonaren aurka jokatu zuten partidaren atarian.

Realeko emakumeen aurreneko taldea sortu zutela 20 urte bete direla eta, atzo omenaldia jaso zuten talde hura osatu zuten kideek. Zubietan jaso zuten aitortza, Realeko emakumeek Levante Badalonaren aurka jokatu zuten partidaren atarian –etxeko taldeak 2 eta 1 irabazi zuen–.

Talde aitzindari hura osatu zutenen artean da Ainhoa Mateos oriotarra, baita eskualdeko beste hainbat futbolari ere, eta atzoko omenaldian izan ziren haietako gehienak. Talde txuri-urdinaren aurreneko taldeko kide izan ziren, Mateos atzelariaz gain, Olatz Yeregi atezain azpeitiarra, Nahikari Etxaniz atzelari azkoitiarra, Naroa Epelde atzelari azkoitiarra, Estitxu Iturralde erdilari azkoitiarra, Laura Gomez atzelari zarauztarra, Oihana Galdona atzelari zarauztarra eta Maite Lizaso erdilari zarauztarra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide