Orioko arraunlariek abiatu dute arraunergometroko IV. Open Indoor Zirkuitua

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 1a, 08:00

Orio Arraunketa Elkarteko hemezortzi kidek parte hartu zuten larunbatean, bi probatan: 6.000 metro 20 paladatara; eta minutu bateko sprinta. Kadeteak, jubenilak, 23 urtez azpiko gizonezkoak eta betaranoak lehiatu ziren.

Asteburuan hasi dute arraunergometroko IV. Open Indoor Zirkuitua Orio Arraunketa Elkarteko kideek. Larunbat goizean, klubean bertan aritu ziren lehian, eta bi probatan parte hartu zuten: 6.000 metro 20 paladatara; eta minutu bateko sprinta.

Klubeko hemezortzi arraunlarik parte hartu dute: kadeteek, jubenilek, 23 urtez azpiko gizonezkoek eta betaranoek.

Guztira hiru jardunaldi izango dira, eta bakoitzean proba desberdinak egin beharko dituzte. Hurrengo saioa azaroaren 2an dute, eta azkenekoa, berriz, abenduaren 14an.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide